Frantziako Tourra frantziar, espainiar eta euskal prentsan (1903-2013)kazetaritza eta nazio-identitatea
- FERNÁNDEZ MONJE, PATXI XABIER
- Iñaki Zabaleta Urkiola Director/a
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 20 de diciembre de 2021
- Gorka J. Palazio Arko Presidente/a
- Elixabete Pérez Gaztelu Secretario/a
- Fermín Galindo Arranz Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Ikerketa honetan, Frantziako Tourraren ehun edizioko bizitza aztertzen da (1903-2013), hiru alor eta helburu nagusitan: kirol-ekintza eta komunikabide-gertakizun nagusi honen bilakaera historikoaren interpretazioa; prentsak egin duen kazetaritza-jarduera eta edukia; eta naziotasunaren identitatearen enkoadrea, soslaia edo framinga egunkarietako informazio eta iritzietan. Frantzian, Espainian eta Euskal Herrian argitaratutako hamabi egunkari garrantzitsu ikertu dira, generalistak eta kirolekoak.Metodo kualitatibo eta kuantitatiboak erabili dira (kasu-ikerketa, eduki-analisia eta framinga). Denbora-unibertsoa 110 urtekoa izanik (1903-2013), hiru urtealditan banatu da, irizpide estrategikoak eta historikoak kontuan hartuz: 1903-1914, hasierako urteak; 1930-1970, bigarren mundu-gerraren aurrea eta ondorena; eta 1978-2013, modernitatearen aroa. Edukien lagina 6.766 informazio eta iritziz osatuta egon da, 354.432 datuko datu-basea sortuz. Beraz, argudia daiteke tesi honek ekarpen aipagarria egiten duela gai hau horren zabal eta luze aztertzean.