Martxoaren 8A Euskal Herriko prentsaninterpretazio-markoak eta edukien ezaugarriak
- FERNÁNDEZ ASTOBIZA, MIREN ITXASO
- Iñaki Zabaleta Urkiola Director
Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 15 September 2021
- Carme Ferré Pavia Chair
- Miren Arantza Gutiérrez Paz Secretary
- Fermín Galindo Arranz Committee member
Type: Thesis
Abstract
Doktorego tesi honetan ikertu da Hego Euskal Herriko prentsak, 40 urteko epean (1978-2018), Martxoaren 8ari buruz, Emakumeen Nazioarteko Eguna, egindako estaldura periodistikoa eta Euskal Mugimendu Feministaren inguruan eraiki duen irudia.Ikerketa hau egiteko, Hego Euskal Herriko hamaika egunkari, esparru ideologiko zein politiko desberdinetakoak, aztertu dira. Ikerketaren esparruak estaldura periodistikoa, 1978-2018 urtealdian egindakoa, eta Euskal Mugimendu Feministaren inguruan eraikitako enkoadre edo interpretazio-markoak izan dira. Metodologiari dagokionez, eduki-analisia eta framing/enkoadre edo interpretazio-markoen teoria erabili dira, ikuspegi kuantitatibo eta kualitatiboetan oinarrituz.Lehenengo helburua izan da ikertzea nola enkoadratu duten feminismoa EHko egunkariek eta zeintzuk eta zenbat frame edo koadratze-eskema erabili dituzten 40 urteotan feminismoaren inguruan; eta bigarrena, egunkari horien artean egon diren eta dauden desberdintasunak ikertzea. Ondorioak laburbilduz, esan dezakegu, salbuespenak salbu, feminismoa eta emakumeen errebindikazioak egunkarien orrialdeetatik kanpo gelditu direla.